Gutaz       |       Gure Zerbitzuak        |       Erreferentzia Lanak        |       Kokapena       |       Harremana
 
Gure Zerbitzuak
SOLUZIOAK ERAIKUNTZEN ZAHARBERRITZEAN

ARBOLIZ ERAINKUNZAK hogei urtetik gora dihardu eraikuntzen zaharberritzean. Gure lana da bai etxebizitza partikular, etxebizitza eraikuntza nahiz eraikuntza industrialen erreforma eta zaharberritze egitasmoen egite eta kudeaketa.

Gure profesionaltasunaren berme dira hogei urteotako lana eta Finka Administrari eta Arkitektura Estudioak urteetan harreman finko batez erakusten diguten konfidantza.

50 Urtetik gorako eraikuntzen kasuan, eraikuntzon egitura eta estetika mantenua Eraikuntzen Ikuskaritza Teknikoak arautzen du eta etxeok horren egiaztatze teknikoaren menpe dira. ARBOLIZ ERAIKUNTZAK Eraikuntzen Ikuskaritza Teknikoaren txostenak egiteko gaitasun osoa du.

Gaur egun Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Etxebizitza Zuzendaritzak dirulaguntzak eskaintzen ditu bai EIT txostena egiteko, eta baita eraikuntzen zaharberritze lanetarako..

 
 
IGOGAILUEN ETA ZAMA-JASOGAILUEN INSTALAKUNTZA LAN OSOAK

Urteetan sarturiko eraikuntzetan igogailua jartzeak bizikideen egoera hobetuz gain, etxearen
balioaren eguneratzea dakarkigu.

ARBOLIZ ERAIKUNTZAK igogailuen instalakuntzen bideragarritasun ikerketa egingo dizu. Gure esku aholkularitza zerbitzua eraikuntzarako irtenbide tekniko eta estetikorik egokiena lantzeko.

Nola ez, egitasmoa aurrera ateratzeko ezinbestekoak diren baimen eta lizentziak eskuratzeko behar den legezko dokumentazio guztiaren kudeaketa.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Etxebizitza Zuzendaritzak etxebizitzetan igogailu tresneriaren instalakuntzarako laguntzak eskaintzen ditu.

 
       
MERKATALGUNEETAKO LANAK

ARBOLIZ ERAIKUNTZAK Merkatalguneen zerbitzu eta kalitatea hobetzeko ere egiten du lan. Horregatik azken hogei urteotan ugari dira gutan konfidantza osoa jarri duten Aragoi, Kantabria, Asturias eta Euskal Herriko lehen mailako Merkatalguneak ondorengo lanak egiterakoan:

ico Mantenu lan zuzengarriak, matxura eta akatsen agertzean edota guneen azpiegitura zuzentze eta hobetze lanak.
ico Lan sakonak Egitura akatsen nahiz arazo funtzionalen zuzenketara bideratuak.
ico Dekorazio eta berrikuntza lanak egiten ditugu lan arlo desberdinetan espezializaturiko eta frogaturiko urteetako eskarmentua duten profesionalekin bai lokal komertzialetan eta baita Merkatalgunearen espazio komunetan.

Merkatalguneen beharrizan zehatzetaz jabeturik eta bere bezeroei edonolako eragozpen ekiditzeko, gure ordutegiak ASTEKO ZAZPI EGUNETAN ETA EGUNEKO 24 ORDUTAN malgutuz egokituak ditugu.

 

Guk badakigu gure lana oharkabekoa izan behar dela. Horregatik da ARBOLIZ ERAIKUNTZAK aukerarik onena edonolako ustekaberi aurre egiteko.

Gure helburua kalitate handiko produktuarekin emaitza oparoak lortzea da. Kalitatea lana egiterakoan, kalitate funtzionala eta kalitatea begibistan.


 
Calle junqueral nº 12 (Edif. Grandfor) Planta 1ª, Oficina 9 - 48903 Barakaldo (Bizkaia)
T. +(34) 946300584 - F. +(34) 946300584 - arboliz@arboliz.net