Gutaz       |       Gure Zerbitzuak        |       Erreferentzia Lanak        |       Kokapena       |       Harremana
 
Gutaz > Gure Kalitate politika
Gure Filosofia
Kalitate politika eta Ingurumena
   

CONSTRUCCIONES ARBOLIZ enpresa bat da eraikuntzan, obra berriak, etxebizitza eta lokal komertzialen Birgaikuntza eta Berrikuntzan, mantenu-lanak eta abar egiten dituena. Enpresako zerbitzuek gero eta lehiakorragoa den merkatuak eskatzen dituen kalitatezko beharrizanak eta Ingurumenarekiko errespetua betetzen dute. Kalitatearen eta Ingurumenaren Kudeaketa Sistema Integratua du, Nazioarteko UNE EN ISO 9001, UNE EN ISO 14001 eta PREMIE Arauen baldintzen arabera.

PREMIE ARBOLIZ

Gerentziak berariaz adierazten du CONSTRUCCIONES ARBOLIZ enpresan Kalitatea eta Ingurumenarekiko begirunea bultzatzeko konpromiso irmoa duela, ondoko politika betetzeko:

ico Helburu nagusiena bezeroa gogobetetzea da.
ico Kalitatearen eta Ingurumenaren Kudeaketa Sistema Integratua etengabeko hobekuntza lortzeari begira jarrita dago. Akatsetatik ikasteko eta eragin dituzten arrazoiak desagertarazteko erabili behar dira.

 

ico Zuzendaritzak behar diren hobekuntzak bultzatuko ditu Kalitatea eta Ingurumena zaintzeko helburuak lortze aldera.
ico Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du ezarri beharreko lege-baldintzak eta antolakuntzak ingurumenarekin lotuta sinatzen dituen baldintzak betetzeko, jarduerak eta zerbitzuek ingurumenean eragindako inpaktuak sortzen duen kutsadura prebenitzeko eta Kalitatearen eta Ingurumenaren Kudeaketa Sistema Integratua etengabe hobetuz joateko.
ico

Kalitateak eta Ingurumenak maila guztien lankidetza eta parte hartzea beharrezkoa dute eta horretarako, informazioa, komunikazioa eta prestakuntza ezinbestekoak dira.

CONSTRUCCIONES ARBOLIZ enpresako Gerentziak ziurtatzen du bere Kalitate eta Ingurumen Politika langile guztiek ulertu eta onartzen dutela eta antolakuntzako edo bere izenean lan egiten duten pertsonen, hala nola, orokorrean, jende guztiaren esanetara dago. Barne auditorien bidez egiaztatzen du Kalitatearen eta Ingurumenaren Kudeaketa Sistema Integratuak eraginkortasuna eta egokitzapena mantentzen dituela.
Era berean, komentatu nahi dizut zerbitzuen atalean, ERAIKINEN BIRGAIKUNTZARAKO KONPONBIDEEN zatian, eraikinen energia ziurtagiriak egiten direla.

       
Calle junqueral nº 12 (Edif. Grandfor) Planta 1ª, Oficina 9 - 48903 Barakaldo (Bizkaia)
T. +(34) 946300584 - F. +(34) 946300584 - arboliz@arboliz.net